XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Metro bat edo.

Garabia metro erdi bat alderatzen da, nagi, eta palakada axal batez murgiltzen da putzuan.

Mukizapiz jantziak burua kabinarantz jiratzen du, haserrez bainoago halako etsipen burlaizezko batez.

Kabinakoak eskuari airean eragiten dio, euli bat uxatzeko bezala.

-Utikan.

Alferrik duk gehiago saiatzea.

Datorren urtean hemen gaituk berriro.

Garabia zakar irteten da hondar-uretatik, bildu duenaren erdia atzera putzura gainezkatuz.

Ondoan dabilen langileak kopetako izerdia maukarekin xukatzen du, alderatzeko zirkinik ere egiteke, zipristinen helmena ere kalkulaturik baileukan.

Garabi muturra baretzen denean, zaflada leun bat ematen dio, lanera animatuz bezala.

-Hala izango ahal gara!

-Eta freskoxeago egingo ahal du.

Motorearen azkartzea kabinakoaren marmarrarekin nahasten da, eta garabiak beste pala-murgiltze bat egiten du, erosoen zaion gunean, erdi paretsuan, sakon-sakon oraingoan.

Kanpoko langileak bere begien ironia garabiak jo duen ur gunera bihurtu du, oraingo palakada bikaina miresten ari balitz bezala.

Palaren hortzek garabia ari den aldeko murrua ere ukitu dute azken unean, (...)